Cybereuskadi

EKE, Elhuyar eta Gurat-ek 'Euskal Herriko Aurpegiak' multimedia erakusketa aurkezten dute

(2003-11-15) Euskal Kultur Erakundeak (EKE), Gudat enpresak elkarlanean eginiko 'Euskal Herriko Aurpegiak' erakusketa multimedia aurkeztu da Donostian. Pantxoa Etchegoin, EKEko zuzendari nagusia, izan da multimedia erakusketa honen xehetasunak aurkeztu dituenak. Berarekin batera, Elhuyar Edizioak-eko arduraduna den Lurdes Ansa, eta Gureak Fundazioko Zuzendari Nagusia, Iņaki Alkorta, egon dira.

Erakusketa multimedia hau, ukipen pantaila batek eta bi panelek osatzen dute. Lau hizkuntzetan egina (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa), bertan Euskal Herriari buruzko hainbat gai aurkitu daitezke: Geografia, ekonomia, historia, kultura bizimoduak eta euskara. Beste gonbidatu batzuen artean, Xabier Huitzi egon da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Normalkuntzarako Zuzendari Nagusia.