Cybereuskadi

IMHk multimedia materiala garatzeko Hezkuntzako Ministerioaren bigarren saria jaso du

(2002-12-20) Hezkuntza eta Zientziaren Ministerioaren (MEC) "Multimedia materiale kurrikularrei sariak" 2002ko deialdian, Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak (IMH) bigarren saria eskuratu du A ereduan, "Etekinik gabeko erakunde eta pertsona fisikoengatik garatutako materialeak" sarian, hain zuzen.

IMHk MEC-eko sari hauetan "Fagor 8050 Kontrol Numerikoarekin Torno Programazioa" ikastaroa aurkeztu zuen. Ikastaro hau "e-learning IMH" programa barnean on-line sistemarekin ikasteko prestatutako ikastaroetako bat da. MEC-ek saritu duen ikastaro hau IMHko irakasle eta teknikoek garatu dute, mekanizazio prozesuetan oinarrituz.